Itxi

Reala

Igandean, 18:30ean

Realak Europa Ligako porrota ahaztu nahi du Valentziaren aurka

Erredakzioa

Talde txuri-urdinak igandean jokatuko du Mestallan, 18:30ean. Carlos Martinez, Hector Moreno, Xabi Prieto eta Willian Jose baja dira min hartuta daudelako.

  • Odriozola eta Zaza. Argazkia: EFE

    Odriozola eta Zaza, lehen itzuliko Reala-Valentzia partidan. Argazkia: EFE

Realak Valentzia izango du aurkari igande honetan, 18:30ean, Mestallan. Txuri-urdinak Europa Ligatik at geratu ziren ostegunean eta porrota ahaztu nahi dute Ligan garaipen bat lortuta.

Red Bull Salzburgen aurka (2-1) Austrian jasotako porrota oso mingarria izan da Realarentzat. Talde gipuzkoarrari Liga bakarrik geratzen zaio, eta hiru puntuak eskuratzea izango du helburu igandean. Eusebiok zuzentzen duen taldeak Carlos Martinez, Hector Moreno, Xabi Prieto eta Willian Jose jokalarien bajak izango ditu, laurak min hartuta baitaude.

Valentziak, bestalde, bolada onari eutsi nahi dio. Marcelino Garcia Toralek zuzentzen duen taldeak 46 puntu ditu, eta azken bi partidak irabazi egin ditu Levanteren (3-1) eta Malagaren (1-2) aurka. Andreas Pereira, Geoffrey Kondogbia eta Ezequiel Garay baja dira lesionatuta daudelako.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala