Reala
Igandean, 18:30ean
Realak eta Alavesek euskal derbia jokatuko dute Anoetan
eitb.eus
Donostiarrek garaipena nahi dute, etxean arnasa pixka bat hartzeko eta giroa lasaitzeko. Arabarrek, aldiz, Abelardo dagoenetik lortu duten bolada onari eutsi nahi diote.
-
Realeko jokalariak, gol bat ospatzen Anoetan. Argazkia: EFE
Realak eta Alavesek euskal derbia jokatuko dute igande honetan Anoetan, 18:30ean. Talde donostiarrak 30 puntu ditu, eta talde arabarrak 31 puntu ditu, Realak baino puntu bat gehiago.
Donostiako taldeak garaipena lortu nahi du arnasa pixka bat hartzeko, giroa lasaitzeko eta zaleei poztasun bat emateko. Xabi Prietoren baja garrantzitsua du Realak, baina Willian Jose deialdian sartuko da, azken partidak galdu ostean min hartuta egon delako. Miguel Angel Moya atezain fitxatu berriak debut ona egin zuen Betisen aurka eta atepean errepikatuko du igandean.
Alavesek Munir El Haddadiren baja garrantzitsua izango du, egotzia izan baitzen Levanteren aurkako partidan eta neurketa bateko zigorra bete behar du. Gainera, Alexis eta Vigaray ere baja dira, lesionatuta baitaude. Abelardo Fernandez entrenatzaileak aldaketaren bat egin dezake osteguneko hamaikakoarekin alderatuta. Aurrealdean Sobrinok eta Guidettik jokatuko dute.
Ustezko hamaikakoak:
Real Sociedad: Moya; Odriozola, Hector Moreno, Diego Llorente, De la Bella; Illarramendi, Zurutuza, Canales; Januzaj, Oyarzabal, Juanmi.
Deportivo Alaves: Pacheco; Martin, Laguardia, Ely, Duarte; Ibai Gomez, Pina, Manu Garcia, Pedraza; Sobrino eta John Guidetti.
Epailea: Martinez Munuera.
Zelaia: Anoeta.
Ordua: 18.30ean.