Itxi

Reala

Baja, bi hilabeterako

Mikel Merinok 3. graduko lesioa du muskulu abduktore luzean

Erredakzioa

Erdilari txuri-urdinak bi hilabete emango ditu jokatu gabe. Bestalde, Joseba Zalduak bihurritua du eskuin hankako orkatilan.

  • Theo Hernandez eta Mikel Merino. Argazkia: EFE

    Theo Hernandez eta Mikel Merino, Huescaren aurkako partidan. Argazkia: EFE

Realak jakinarazi duenez, Mikel Merinok 3. graduko lesioa du eskuin izterreko abduktore luzean. Erdilari txuri-urdinaren eboluzioaren arabera argituko da noiz izango den jokalaria lanera itzultzeko moduan, Realaren osasun-parteak adierazi duenez.

Klubak ez du jakitera eman zenbat denbora emango duen jokalariak bajan, baina, lesioaren larritasuna ikusita, gutxienez bi hilabete emango ditu jokatu gabe, errekuperazio prozesua nahiko luzea izango baita.

Bestalde, Joseba Zalduak "bihurdura du eskuin hankako orkatilan, eta fisioterapia tratamenduarekin dabil. Aktibitatera itzuliko da sintomen eboluzioaren arabera", adierazi du Realak eskainitako osasun-txostenak.

Merinok larunbatean egin zuen min, Valentziaren kontrako neurketan, eta 13. minutuan utzi behar izan zuen zelaia. Joseba Zalduak, aldiz, lehen zati osoa jokatu zuen, baina aldagelan geratu zen atsedenaldian.