Publizitatea
Itxi

2018/11/03

17:50

Reala

Sevillaren aurka

Realak Anoeta berriko lehen garaipena eskuratu nahi du Sangalliri eskaintzeko

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Talde txuri-urdinak Luca Sangalliri eskaini nahi dio horren gogotsu erdietsi nahi duen Sevillaren aurkako garaipena; jokalariak iktus arin bat izan du aste honetan, eta errekuperazio lanetan dihardu.

  • Realaren artxiboko argazkia San Mamesen Athleticen aurkako gola ospatzen. EFE

    Realaren artxiboko argazkia San Mamesen Athleticen aurkako gola ospatzen. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Realak ez du oraindik garaipen zaporerik utzi zaleei Anoeta berria estreinatu zenetik, eta igande honetan, arratsaldeko 18:30ean, Sevillaren aurka duen neurketa horri irtenbidea emateko aukera bikaina izan daitekeela dirudi. Hori gutxi balitz, talde gipuzkoarrak aste honetan iktus arina izan duen Luca Sangalli taldekideari eskaini nahi dio garaipena, izan ere, osasun agiria jaso duen arren, epe batez ez baita zelaira itzuliko.

Gaizka Garitanoren taldean jokalari azpimarragarria izan da Luca Sangalli denboraldi honen hasieran zehar, eta hutsune garbia egina zuen taldean. Bestalde, Mikel Merino eta Joseba Zalduaren gabezia ere atzemango dute.

Celtaren aurka etxean erdietsitako garaipenak (1-1) zapore ona izan zuen txuri-urdinentzat, erritmo baxuko partida baten ostean kanporaketa irekita gelditzen baitzen. Hala ere, Sevillaren aurka emaitza txarra jasotzen baldin badute, arazoak gehitu egingo zaizkion taldearen gidaritza duen Asier Garitanori.

Joko eta puntu gutxi azken aldian, batez ere, etxean jokatutako norgehiagoketan. Erasoan makal eta iazko Realetik oso urruti; besteak beste, Eusebiokin bizitako uneak ekarri nahi dituzte gogora, baita Willian Jose brasldarrak egindako balentriak ere, zeina azken aldian ez da bere momenturik onenean.

Sevillak bere aldetik, sailkapeneko postu nagusietan mantentzeko asmoarekin hurbiltzen da Donostiara, baita ligako aurreko jardunaldian Bartzelonaren aurka Camp Noun (4-2) eta ostegunean La Serenako Villanuevan (Badajoz) Bigarren B mailako Villanovenseren aurkakoan ere porrota jaso ondoren bolada txarra irauli eta garaipena eskuratzera dator.

Hamaikako posibleak:

Reala: Moya; Gorosabel, Aritz, Llorente, Theo; Illarramendi, Zubeldia, Pardo; Sandro, Willian Jose eta Oyarzabal.

Sevilla: Vaclik; Jesus Navas, Carriço, Amadou, Sergi Gomez, Arana o Escudero; Sarabia, Ever Banega, Franco Vazquez; Ben Yedder eta Quincy Promes.

Epailea: Prieto Iglesias

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena