Itxi

Reala

Lesioa

Igor Zubeldiak tendinopatia du ezker aldakako aduktorean

Erredakzioa

Realeko erdilariak, "tendinopatia aurkezten du ezker aldakako aduktorean", jakinarazi du klub txuri-urdinak osasun-parte baten bitartez.

  • Zubeldia. Argazkia: EFE

    Igor Zubeldia, Realak Athleticen aurka lortutako goletako bat ospatzen. Argazkia. EFE

Realeko erdilaria den Igor Zubeldiak min hartu zuen ostiralean talde txuri-urdinak Levanteren aurka (1-3) Ciutat de Valencia estadioan jokatu zuen partidan. Neurketako 56. minutuan ordezkatu behar izan zuen Asier Garitano entrenatzaileak.

"Igor Zubeldiak tendinopatia aurkezten du ezker aldakako aduktorean. Levante – Reala partidaren lehen zatian molestiak jasan zituen. Molestien intentsitatea areagotu egin zen. Gaur goizean egindako ekografian aipatutako lesioa ikusi da. Jokalariak atsedena eta antiinflamatoriozko medikazioa hartuko du. Bestalde, fisioterapiako lana egingo du. Aktibitatera itzuliko da sintomen ebouzioaren arabera", jakinarazi du Realak osasun-parte baten bitartez.