Itxi

Futbola

Abenduaren 4tik 6ra

Kopako final-hamaseirenetako itzuliko partiden ordutegiak plazaratu dituzte

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Girona – Alaves eta Reala – Celta partidak abenduaren 5ean, asteazkenarekin, jokatuko dira; Eibar – Sporting eta Huesca – Athletic norgehiagokak egun bat geroago izango dira, hilaren 6an.

  • Realak bana berdindu zuen Celtaren aurka Balaidosen. Argazkia: EFE

    Realak bana berdindu zuen Celtaren aurka Balaidosen. Argazkia: EFE

Ligak Errege Kopako final-hamaseirenetako itzuliko partiden ordutegien berri eman du ostegun honetan. Norgehiagokak abenduaren 4tik 6ra jokatuko. Euskal taldeei dagokienez, Alaves eta Reala izango dira lehenak jokatzen, hilaren 5ean, asteazkenarekin, hain zuzen ere. Hala, babazorroek Gironari egingo diote bisita 19:30etik aurrera (2-2 joaneko partidan). Txuri-urdinek, berriz, Celta hartuko dute Anoetan ordubete geroago, 20:30ean (1-1 joaneko partidan).

Hurrengo egunean, ostegunean, Eibarren eta Athleticen txanda helduko da, Armaginek zein zuri-gorriek 18:30ean hasiki dituzte euren neurketak. Lehendabizikoek Sporting izango dute aurkari Ipuruan (2-0 joaneko partidan); bigarrenek, aldiz, Huescaren aurka jokatuko dute El Alcoraz futbol-zelaian. Azken kanporaketa horren joaneko partida azaroaren 28an jokatuko da.