Itxi

Reala

Igandean, 12:00etan

Realak hirugarren garaipena jarraian lortu nahi du

Erredakzioa

Talde txuri-urdinak igandean jokatuko du Betisen aurka, 12:00etan, Villamarinen. Elustondok, Llorentek eta Raul Navasek ez dute jokatuko, min hartuta baitaude.

  • Willian Jose. Argazkia: EFE

    Willian Jose. Argazkia: EFE

Realak Betis izango du aurkari igande honetan, 12:00etan, Benito Villamarin estadioan. Talde txuri-urdinak hiru jardunaldi jarraian daramatza partidarik galdu gabe, azken biak irabazi egin ditu, eta hirugarren garaipena jarraian lortu nahi du.

Talde donostiarra da Ligako talderik onena etxetik kanpo. Neurketa honetan ezingo dute jokatu Ariz Elustondok, Diego Llorentek eta Raul Navasek, min hartuta baitaude, eta ez baitira deialdian sartu. Ondorioz, Asier Garitano entrenatzaileak Robin Le Normand sartu du deialdian eta hasieratik jokatzeko aukera asko ditu. Gainera, Asier Illarramendi berreskuratzen du Realak. Illarramendi hasierako hamaikakoan egongo da.

Betis Europa Ligan Olympiacosi (1-0) irabaztetik dator. Quique Setienek zuzentzen duen taldeak Ligako bolada txarra aldatu nahi du. Sergio Canalesek ez du jokatuko, zigortuta baitago.

Ustezko hamaikakoak:

Betis: Pau Lopez; Tello, Mandi, Bartra, Sidnei, Junior; Guardado, William Carvalho; Joaquin, Lo Celso; eta Loren.

Reala: Moya; Zaldua, Le Normand, Hector, Theo; Illarramendi edo Zurutuza, Zubeldia, Januzaj, Juanmi; Oyarzabal eta Willian Jose.

Epailea: Cuadra Fernandez.

Zelaia: Benito Villamarin.

Ordua: 12.00etan.