Itxi

Reala

Fitxaketa

Realak ofizial egin du Modibo Sagnan atzelariaren fitxaketa

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Lens taldean jokatzen duen jokalari frantziarra datorren denboralditik aurrera arituko da Donostian.

  • Modibo Sagnan

    Modibo Sagnan. Argazkia: Real Sociedad

Realak asteazken honetan jakinarazi duenez, Modibo Sagnan erdiko atzelaria fitxatu du Frantziako Lens taldetik 2024ko ekainaren 30era arte. Dena dela, aurtengo denboraldian, Lensen geratuko da utzita. Txuri-urdinek lau milioi euro ordainduko dituzte jokalariarengatik.

Sagnan 1999ko apirilaren 14ean jaio zen Saint Denisen (Frantzia). 13 urterekin RC Lenseko harrobian hasi zen jokatzen, eta bertan eman du bere ibilbide guztia.

2017-2018 denboraldian, Lenseko bigarren taldean zela, talde nagusiarekin egin zuen debuta. Aurtengo denboraldian 11 partida jokatu ditu atzelari frantziarrak.

Bestalde, Realak beste fitxaketa baten berri ere eman du. Hain zuzen ere, Moises Ramirez atezain ekuadortarra utzita helduko da Sanse indartzeko denboraldia amaitu arte. Ramirez Ekuatoreko 20 urtez azpiko selekzioko atezain titularra da.