Itxi

Reala

Igandean 17:00etan

Reala: Aranburu, Elustondo eta Tamudo, Malagari aurre egiteko prest

Erredakzioa

Vadim Demidov, lesionatuta, Carlos Martinez, erabaki teknikoa dela eta, eta Asier Illarramendi, ordea, zerrendatik kanpo geratu dira.

Min hartuta zebiltzan hiru jokalari berreskuratu ditu Martin Lasartek igande honetako Malagaren kontrako partidarako (17:00).

Raul Tamudo, Mikel Aranburu eta Gorka Elustondo osatu dira eta deialdian sartu ditu Realeko entrenatzaileak. Aranburu eta Tamudo, gainera, seguruaski hasieratik arituko dira Anoetako neurketan. Vadim Demidov, Carlos Martinez eta Asier Illarramendi, ordea, zerrendatik kanpo geratu dira. Demidov lesionatuta dago, Martinez erabaki teknikoa dela eta eta Illarramendik Sanserekin jokatuko du larunbat honetan Ipuruan.

Aranburu ez da Malaga azken sailkatuaz fio, baina jakin badaki, irabaziz gero taldearen lehen helburua, mailari eustea, poltsikoan izango dutela.