Reala
Igandean, 16:15ean
Realak sailkapenean puntu kopuru berdina duen Valentziari egingo dio bisita
Agentziak | Erredakzioa
Bartzelonak eta Real Madrilek bakarrik hasi dute urtea donostiarrek baino hobeto, emaitzei dagokienean.
-
Mikel Oyarzabal, Valentziaren aurkako partida batean. Argazkia: Efe.
Realak Mestallan jokatuko du denboraldiko sasoirik onenean dagoen momentuan. Imanol Alguacil entrentzaile dutenetik, abendutik hain zuzen, ez dute partidarik galdu, eta orain Valentziak irabazi nahi dute jardunaldia amaitzean Europan jokatzeko ematen duten postuetatik gertuago egoteko.
Bi taldeak 30na puntu dauzkate sailkapenean.
Bartzelonak eta Real Madrilek bakarrik hasi dute urtea donostiarrek baino hobeto, emaitzei dagokienean. Donostiarrek hiru garaipen eta bi berdinketa lortu dituzte, eta morala goi-goian dute, aurreko asteburuan Athletici Anoetan 2 eta 1 irabazi ostean.
Aurrean, momentu gozoan dagoen Valentzia izango dute. Etxekoek Bartzelona liderrarekin bina egin dute eta Kopan kontrako 2 eta 0ekoa irauli berri dute Betisen aurka (2-2).
Ustezko hamaikakoak:
Valentzia: Neto; Piccini, Roncaglia, Paulista, Gayà; Wass, Parejo, Kodogbia, Cheryshev; Rodrigo eta Gameiro.
Reala: Rulli; Zaldua, Llorente, Navas, Theo; Illarramendi, Zurutuza, Merino; Oyarzabal, Januzaj eta Willian José.
Epailea: Melero Lopez (Andaluziako batzordekoa).
Estadioa: Mestalla
Ordua: 16.15h