Itxi

Reala

Mestallan

Bideoa: Valentzia–Reala (1-1) partidaren laburpena

Erredakzioa

Mikel Oyarzabalek penaltiz egin du txuri-urdinen gola 100. minutuan, aurretik Valentziak beste bat huts egin ostean. Hona hemen partida laburbiltzen duen bideoa:

Futbola 2019-2020
Futbola 2019-2020 (Valentzia-Reala)0:2:57 min.


Realak berdindu egin du Valentziaren aurka Mestallan jokatu duen neurketan, 2019/20 denboraldiko LaLigako 1. jardunaldian.

Mikel Oyarzabalek 100. minutuan sartu du Realari puntu bat eman dion gola. Etxekoek beste penalti bat huts egin dute markagailuan 1 eta 0 aurretik izan direnean, 96. minutuan.

Epaileak 10 minutuz luzatu du neurketa, eta azkenerako berdinketa erdiesteko gai izan dira txuri-urdinak.


Fitxa teknikoa

1 - Valentzia: Cillesen, Wass, Garay, Gabriel Paulista, Jaume Costa (Piccini, 82. min), Carlos Soler (Ferran Torres, 89. min), Coquelin, Kondogbia, Guedes, Gameiro eta Rodrigo (Cheryshev, m.84).

1 - Reala: Moyà, Zaldua (Barrenetxea, 82. min), Le Normand, Aihen (Rodrigues, 85. min), Illarra, Zubeldia, Merino, Januzaj (Isak, 71. min), Odergaard, William José eta Oyarzábal

Golak: 1-0, 59. min: Gameiro. 1-1, 100. min: Oyarzabal, penaltiz.