Reala
Gaur, 21:00etan
Reala - Alaves, Reale Arenako lehen derbia
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Europako postuetan sendo jarraitu nahi du Realak, Alavesen zalantzen aurrean eta Asier Garitanoren itzuleran.
-
Ximo Navarro eta Theo Hernandez baloi baten lehian, joan zen denboraldiko derbian. Argazkia: EFE
Realak une gozoan hartuko du Alavesen bisita, eta helburu argi batekin ekingo dio neurketari: Europako postuetan sendotzea. Neurketak izen berezi bat izango du, Asier Garitano bueltan izango baita Donostian, talde txuri-urdinak kargutik kendu zuenetik 9 hilabete igaro direnean. Neurketa iluntzeko 21:00etan jokatuko da.
Reale Arena gotorlekua bihurtu da etxekoentzat Imanol Alguacilek entrenatzaile kargua hartu zuenetik. Txuri-urdinek 11 garaipen pilatu dituzte 17 partidatan, eta 2 partida soilik galdu dute.
Orioko teknikariak aurreratu duenez, ez du jokalari batzuei atseden emateko asmorik, baina baliteke aldaketaren bat egitea "hamaikakorik onena" aurkitzeko bidean.
Realak baja bakarra izango du, Asier Illarramendirena, eta Alguacilek jokalari guztiak sartu ditu deialdian. Neurketa hasi aurretik jakinaraziko ditu zeintzuk baztertuko dituen.
Bestalde, gasteiztarrak bolada txarrean iritsiko dira Donostiara, Sevillaren eta Athleticen aurka galdu eta gero.
Garitanoren taldeak aukera gutxien sortzen duen Ligako taldeen artean dago, eta bi gol bakarrik sartu dituzte bost jardunalditan, Joselu Mato aurrelariak lortutakoak biak.
Litekeena da babazorroen entrenatzaileak 4-3-3 sistema errepikatzea norgehiagoka honetan, baina hamaikakoan aldaketa batzuk eginda.
Printzipioz, Bergarako entrenatzaileak jokalari guztiak ditu jokatzeko moduan, baita asteazkenean sendagiria jaso zuen Jorge Franco "Burgui" ere.
Balizko hamaikakoak:
Reala: Moya, Gorosabel, Aritz, Llorente, Monreal, Zubeldia, Merino, Odegaard, Januzaj, Oyarzabal eta Willian Jose.
Alaves: Pacheco, Aguirregabiria, Ely edo Magallán, Laguardia, Duarte, Vidal, Tomas Pina, Wakaso, Manu García edo Pere Pons, Burke, Joselu.
Epailea: Medie Jimenez.
Futbol-zelaia: Reale Arena.
Ordua: 21:00.