Itxi

Reala

14. jardunaldia

Joan zen denboraldiko garaipena buruan duela egingo dio aurre Realak Real Madrili

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Martin Odegaard eta Mikel Merino deialdian sartu dira eta titular gisa jokatzeko aukera dute.

  • Martin Odegaard, Levanteren aurkako partida.

    Martin Odegaard, Levanteren aurkako partida. Argazkia: EFE

Realak eta Real Madrilek Santiago Bernabeun jokatuko dute larunbat honetan (21:00etan), Ligako hamalaugarren jardunaldiko lehia erakargarrian. Partidaren atarikoak baditu bi izen propio: Martin Odegaard eta Gareth Bale.

Itxura guztien arabera, Imanol Alguacilek hamaikakoan sartzeko moduan izango du Odegaard norvegiarra. Ligako sentsazioetako bat denak ezin izan zuen jardun aurreko bi norgehiagoketan eskuin orkatila minduta izan baitu, baina badirudi gertu izango dela. Gainera, agertoki berezian berragertuko da, Real Madrilek utzita jokatzen ari baita Donostiako taldean, bi urteko kontratu batekin.

Gainerakoan, Asier Illarramendi da Realak izango duen baja seguru bakarra, astean zehar bere sorbaldarekin arazoak izan dituen Mikel Merino deialdian sartu baita.

Txuri-urdinek oso estatistika kaskarra daukate Bernabeun, lau garaipen besterik ez baitituzte lortu ditu Ligan bere historia osoan zehar. Alabaina, joan zen denboraldian, madrildarren aurkako lehia biak bereganatu zituzten, bai Madrilen jokatutakoa, bai Anoetak hartu zuena. Halaber, Imanol Alguacilek John Toshacken marka berdintzeko aukera izango du, hau da, Bernabeun bi lehia irabazi dituen Realeko bigarren entrenatzailea bihur daiteke oriotarra.

Merengeei dagokienez, Bale galestarrarengan egongo dira jarrita begirada guztiak. Bere selekzioarekin bikain jardun bueltatu da Madrilera, non ez duten zuriz jantzita jokatzen ikusi urriaren 5etik.

Orain, Zidanek neurtu beharko du Bale zelai gainean jartzearen egokitasuna. Titular gisa jartzeak taldeari eta jokalariari berari ondorio kaltegarriak ekar badizkieke alde batera utz dezake aukera hori.

Realaren bisita hartzeko, Zidanek hainbat baja izango ditu: Nacho Fernandez, Marco Asensio, James Rodriguez eta Lucas Vazquez.

Balizko hamaikakoak:

Real Madril: Courtois, Carvajal, Varane, Sergio Ramos, Marcelo, Casemiro, Kroos, Valverde, Rodrygo, Hazard eta Benzema.

Real Sociedad: Remiro, Zaldua, Llorente, Elustondo, Monreal, Merino, Zubeldia, Odegaard, Oyarzabal, Portu eta Willian José.

Epailea: Gil Manzano.

Futbol-zelaia: Santiago Bernabeu.

Ordua: 21:00.