Itxi

Reala

Fitxaketak

William Jose, Mourinhoren Tottenhametik gertu

Agentziak | Erredakzioa

Hainbat hedabidek fitxaketa burutuko omen dela esan dute. Realak Kopako deialditik at utzi zuen bart aurrelaria.

  • William Jose Reala utzi dezake

    William Jose. Argazkia: EFE

Realak Espanyolen kontrako asteazkeneko Kopa partidarako deialdian ez zuen William Jose aurrelaria sartu berak horrela eskatuta.

Hainbat hedabidek Jose Mourinhoren Tottenhamek fitxaketa burutuko omen dela esan dute.

Talde txuri-urdinak sare sozialen bitartez iragarri zuen jokalarien zerrendan 'azken orduko aldaketa' bat zegoela. Brasildarra kendu eta Bigarren Bn jokatzen duen Real Beko Julen Lobete deialdian sartu zuen Imanolek.

Klubak argitu zuen jokalariak berak eskatuta ez zuela jokatu bere egoera guztiz argitu arte.