Itxi

Reala

Primera Iberdrola Liga

Realak garaipena lortu du Espanyolen aurka

Erredakzioa

Talde txuri-urdinak 4-1eko emaitzarekin irabazi du Primera Iberdrola Ligako 19. jardunaldiko partida.

  • Reala. Argazkia: @RealSociedad

    Realeko jokalariak garaipena ospatzen. Argazkia: @RealSociedad

Realak garaipena lortu du Espanyolen aurka 4-1eko emaitzarekin, Zubietan jokatu duen Primera Iberdrola Ligako 19. jardunaldiko partidan. Ondorioz, talde txuri-urdinak 29 puntu ditu, eta sailkapenaren goialdean jarraitzen du.

Neurketako lehen gola 32. minutuan iritsi da, eta Nahikari izan da golegilea (1-0). Realaren aldeko gol bateko abantailarekin heldu da norgehiagoka atsedenaldira. Bigarren zatiaren hasieran, 50. minutuan, talde txuri-urdinak bigarren gola sartu du Mendozaren bitartez (2-0). Bideratuta utzi du garaipena talde donostiarrak bigarren gol horrekin, baina Espanyolek aldeak murriztu ditu Raizaren golari esker (2-1), 71. minutuan.

Estutu egin da lehia azken txanpan, baina Realeko jokalariak ez dira urduri jarri, eta hirugarren golaren bila jo dute. Arconadak zuzentzen duen taldeak 3-1ekoa egin du 86. minutuan, Ceciliaren bitartez (3-1). Gainera, 90. minutuan, Barbarak sartutako golarekin (4-1) biribildu du garaipena Realak.