Reala
Kopan aurkaria
Hamaika lesio Andoni Iraolaren Mirandesen
eitb.eus
Realak utzita dagoen Merquelanz izan da lesionatu den azken jokalaria.
-
Mirandés - Real Sociedad, semifinales de Copa
Andoni Iraola Mirandes taldeko entrenatzaileak geroz eta arazo gehiago ditu hamaikakoak egiteko lesioen ondorioz.
Helburua Kopako finalerdietako bueltako partidarako taldea sasoian edukitzea da, baina burua ezin altxatu dabil gipuzkoarra. Carlos Julio eta Franquesa baja dira aspalditik eta orain Realak utzita dagoen Merquelanz izan da lesionatu den azken jokalaria (besoan mina du eta mugitu gabe egon behar da).
Bestalde, Sergiok, Alvaro Reyk eta Antonio Sanchezek ez zuten ligako azken neurketa jokatu minduta ere daudelako.
Iraolak egunak aurrera joan ahala jokalariak berreskuratzea espero du eta martxoaren lehen astean, Realaren kontrako Kopako partidarako, taldea prest izan ahal izateko.