Itxi

Reala

Larunbatean, 18:30ean

Realak puntuak atera nahi ditu Camp Nou zelaian

Agentziak | Erredakzioa

Estatistikak ez daude Imanolen taldearen alde, Bartzelonan jokatutako azken 23 partidak galdu egin baitituzte.

  • Mikel Oyarzabal eta Gerard Pique, Reale Arenan jokatutako partidan

    Mikel Oyarzabal eta Gerard Pique, Reale Arenan jokatutako partidan. Argazkia: Efe.

Realak Bartzelonari egingo dio bisita larunbatean, kataluniarrek Real Madrilekin 2 eta 0 galdu eta lidergoa galdu ostean. Donostiarrak Kopako finalerako sailkatu berri dira eta denboraldi bikaina egiten ari dira.

Imanol taldeak kopako finalerdietako itzuliko partida jokatu du asteazkenean, Anduvan, Mirandesen aurka, eta ez du atsedenik izan. Quique Setienen jokalariek, berriz, aste osoa libre izan dute.

Joaneko partidan, Reale Arenan, Realak ito egin zuen Bartzelona jokoan presio handia eginez.

Realak 1995ean puntuatu zuen azken aldiz Camp Noun, baina aurten konfiantzaz gainezka dira denboraldi bikaina egiten ari direlako eta Kopako finala jokatzeko sailkatu direlako, beraz, prest dira Camp Noun ere hiru puntuak lortzeko. Hori horrela balitz, Txapeldunen Liga jokatzeko postuetan sartuko lirateke.

Estatistikak ez daude Imanolen taldearen alde, Bartzelonan jokatutako azken 23 partidak galdu baitituzte. Baina Reala ez da aurreko urteetako talde irregularra, era Bartzelona, berriz, ez dago bere momenturik onenean, are gehiago Real Madrilen aurkako klasikoa galdu ostean.