Itxi

Reala

Reala-Osasuna, derbia

Reala-Osasuna, pandemiaren osteko lehen euskal derbia, Reale Arenan

Agentziak | Erredakzioa

Donostiarrek Txapeldunen Ligako postuetan jarraitu nahi dute eta iruindarrek, berriz, eskura dute hurrengo denboraldian Lehen Mailan jokatzen jarraitzea.

  • Realeko eta Osasunako jokalariak, partida batean

    Realeko eta Osasunako jokalariak, partida batean. Argazkia: Efe.

Reala etenaldia iritsi arte izandako bolada onari jarraipena ematen saiatuko da, Reale Arenan Osasunaren aurka jokatuko duen euskal derbian. Donostiarrek Txapeldunen Ligako postuei eustea dute helburu Liga amaitzeko geratzen diren 11 jardunaldietan.

Osasuna aurkari egokia dela dirudi, Jagoba Arrasate Realeko entrenatzaile ohiak zuzentzen duen talde nafarren aurka partida bakarra galdu baitute Donostian txuri-urdinek azken 15 denboraldietan.

Gipuzkoarrek, gainera, egutegia alde dute, datozen lau partidetatik hiru etxean jokatuko dituztelako, eta horrek bidaiek sortzen duten nekea arinduko die.

Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzailak, berriz, bere taldeak onena eman beharko duela azpimarratu du laugarren tokia “merezita” duen talde baten aurka.

Arrasatek ezin izango du Chimy Avila erabili, aurrelariak lesio larria izan zuen Levanteren aurka Sadarren jokatutako partidan.

Nafarrak sailkapeneko hamaikagarren tokian dira, 34 punturekin, 27 jardunaldi jokatuta. Zortzi partida irabazi dituzte, 10 berdindu eta 9 galdu.

Ustezko hamaikakoak

Reala: Remiro; Zaldua, Llorente, Le Normand, Monreal; Zubeldia, Merino, Odegaard; Januzaj, Willian José, Oyarzabal.

Osasuna: S. Herrera; Nacho Vidal, Aridane, David García, Estupiñán; Roberto Torres, Darko, Oier, Lato; Arnaiz, Enric Gallego.

Epailea: Cordero Vega (Kantabriako batzordekoa).

Estadioa: Reale Arena.  (Igandean, 22:00etan).