Itxi

Reala

37. jardunaldia

Realak eta Athleticek Europa dute helburu

Agentziak / Erredakzioa

Talde biak hiru puntuak lortzeko beharrean dira gaur. Realak Sevilla hartuko du Reale Arenan eta Athleticek Leganes, San Mamesen.

  • Willian Jose Vila-Realen aurkako gola ospatzen. Argazkia: EFE

    Willian Jose Vila-Realen aurkako gola ospatzen. Argazkia: EFE

Reala eta Athletic hiru puntuak lortzeko beharrean dira Europa Ligako sailkapena lortzeko, Santander Ligako 37. jardunaldian, bien arteko aldea 3 puntukoa baita. Gaur jokatuko dute biek, 21:00etan, Sevilla eta Leganesen aurka, hurrenez hurren.

Txuri-urdinek Europarako sailkapena hurbilduko dieten hiru puntuak lortzen saiatuko dira. Horretarako, Sevilla garaitu beharko dute, Txapeldunen Ligako postua ziurtatuta duen taldea.

Imanol Alguacilen taldea azken jardunaldietan ondo aritu da defentsa lanetan, eta badirudi Vila-realen aurkako partidan erabilitako laukotea errepikatuko duela. Horrekin batera, Gorosabel gazteak maila ona eman du, eta hamaikakoan izateko hautagai garbia da.

Zuri-gorriak, aldiz, zortzigarren postuan daude, eta hiru puntura dituzte Europa Ligarako sailkatzeko postuak. Horrenbestez, garaipena behar dute azken jardunaldian sailkapena lortzeko.

Bestalde, Iñigo Martinez ez da izango Leganesen aurkako partidan, baina Gaizka Garitanok bajan zeuden Yuri Berchiche, Ander Capa eta Yeray Alvarez deitu ditu gaurko. Hala ere, ez dirudi hasierako hamaikakoan izango direnik.

Real Sociedad vs Sevilla. Ustezko hamaikakoak:

Reala: Moya; Gorosabel, Llorente, Le Normand, Monreal, Zubimendi, Merino, Odegaard; Portu, Oyarzabal eta Willian Jose.

Sevilla: Bono; Kounde, Sergi Gomez, Diego Carlos, Reguilon; Oliver Torres, Gudelj, Banega edo Jordan; Suso, De Jong eta Munir.

Epailea: Del Cerro Grande.

Futbol-zelaia: Reale Arena. (21:00).

Athletic vs Leganes. Ustezko hamaikakoak:

Athletic: Unai Simon; De Marcos, Unai Nuñez, Vivian, Balenziaga; Dani Garcia, Unai Lopez; Williams, Sancet, Muniain; eta Raul Garcia.

Leganes: Cuellar; Ruibal, Rosales, Siovas, Tarin, Marc Navarro; Roque Mesa, Bryan Gil, Amadou, Eraso; eta Guerrero.

Epailea: Juan Martinez Munuera.

Futbol-zelaia: San Mames (21:00).