Itxi

Reala

Konfirmatuta

Mikel Oyarzabalek positibo eman du koronabirusagatik

Agentziak | Erredakzioa

Jokalariak berak onartu du positibo eman duela, Realak arratsaldeko lehen orduan lehen taldean positibo bat antzeman dutela iragarri ostean.

  • Mikel Oyarzabal, Realeko jokalaria

    Mikel Oyarzabal, Realeko jokalaria. Argazkia: Efe.

Mikel Oyarzabal Realeko jokalariak positibo eman du koronabirusagatik eta bere etxean konfinatuta dago jada.

Realak igande arratsaldeko lehen orduan iragarri du lehen taldeari larunbatean egindako azken PCR probetan positibo bat antzeman dutela, baina jokalariaren izena eman gabe. Handik gutxira, Oyarzabalek Instagrameko bere kontua erabili du positiboa berea dela adierazteko.

Talde txuri-urdinean antzematen duten laugarren positiboa da. Oyarzabalek 60 minutu jokatu zituen atzo, larunbata, Realak Huescaren aurka Zubietan jokatutako adiskidantzazko neurketan.

Hirugarren positiboaren berri asteazkenean eman zuten, eta haren ondorioz Realak bertan behera utzi behar izan zuen Portugalen jokatu behar zituen bi adiskidantzako partida, eta jokalari guztiei PCR berriak egin. Positibo eman duen hirugarren jokalariaren izena ez dute aditzera eman.

Jokalariei egindako testek negatiboa eman zuten, Oyarzabalenak barne; hori ikusita, Huescaren aurka Zubietan jokatzea lotu zuten