Itxi

Reala

Ofiziala

Diego Llorente fitxatu du Leeds Unitedek

Erredakzioa

Bi klubak erdiko defentsaren fitxaketa ixteko aurre-akordiora iritsi dira. Akordioa behin betikoa izango da jokalariak osasun-azterketa gainditzen duenean.

  • Diego Llorente

    Diego Llorente, Realarekin sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Reala eta Leeds United aurre-akordio batera iritsi dira Diego Llorentek Ingalaterrako taldean joka dezan. Akordioa behin betikoa izango da jokalariak osasun-azterketak gainditzen dituenean.

Realak eskerrak eman nahi izan dizkio Diego Llorenteri hiru urte hauetan azaldu duen profesionaltasunagatik eta erakutsitako konpromisoagatik. Aldi berean, onena opatu dio etorkizun pertsonal eta profesionalerako.

Diego Llorente 2017ko ekainean iritsi zen Realera, Donostiako klubak Malagari 6 milioi euro ordainduta. Hiru denboraldiren ostean, Marcelo Bielsa entrenatzaile duen Leeds Unitedera doa, Premier Leaguean (Ingalaterrako Lehen Maila) jokatzeko.

Leeds Unitedek eta Realak ez dute fitxaketaren zifra ekonomikoen berri eman, baina Ingalaterrako prentsak publikatu duenaren arabera, fitxaketa 20 milioi euroan itxi daiteke.