Itxi

Reala

8. jardunaldia

Realak ez du hutsik egiten (1-4)

Agentziak | Erredakzioa

Donostiarrek laugarren garaipena jarraian lortu dute Balaidosen Celtari irabazita eta LaLigako lider jarraitzen dute, Silvak, Oyarzabalek eta Willian Josek (2) egindako golei esker.

0
Celta – Real Sociedad partidako laburpena eta gol guztiak

Reala jaun eta jabe izan da Balaidosen Celtaren aurka jokatutako partidan. Donostiarrak 1 eta 4 nagusitu dira eta laugarren garaipena lortu dute jarraian. Realak lider jarraitzen du Laligako sailkapenean. Celta, berriz, krisian da, azken bost jardunaldietan lau porrot jasan ostean.

Realak ondo mugitu du baloia eta galiziarrei min egiteko momentuaren zain izan da. Momentu hori lehen ordu erdia betetzear zela iritsi da: Aihen Muñozek baloia erdiratu egin du eta David Silvak, buruarekin errematatuz, Celtaren atean sartu du, jokaldi ederra borobilduta.

Gipuzkoarrak sendo aritu dira eta euren nagusitasunak saria izan du Mikel Oyarzabalek egindako golarekin: 0-2.

Bigarren zatian, Murillok akatsa galanta egin du defentsan eta Portuk baloia lapurtu dio, Willian Joseri pasea eman eta aurrelariak hirugarren gola egiteko.

Celtaren gol bakarra 77. minutuan iritsi da. Epaileak Le Normandek egindako penalti oso eztabaidagarria adierazi du eta Aspasek jaurti eta galiziarren aldeko gola sartu du.

Imanol Alguacilen taldearen laugarren eta azken gola Willian Josek egin du 81. minutuan. Txuri-urdinak jaun eta jabe izan dira eta lider jarraitzen dute beste astebetez.

Fitxa teknikoa

1. Celta: Rubén Blanco; Carreira, Araujo (Aidoo, 46. min), Murillo, Fontán; Beltrán (Santi Mina, 56. min), Tapia; Baeza (Brais Méndez, 46. min), Denis Suárez, Nolito (Emre Mor, 66. min); Aspas.

4. Reala: Remiro; Gorosabel (Arambarri, 64. min), Le Normand, Sagnan, Aihen; Zubimendi, Guridi (Guevara, 65. min), David Silva (Roberto López, 79. min); Barrenetxea (Merquelanz, 71. min), Oyarzabal (Portu, 46. min) eta William Jose.

Golak: 0-1 Silva 24. min; 0-2 Oyarzabal 34. min; 0-3 William José, 54. min; 1-3 Aspas 77. min; 1-4 William José 81. min.