Reala
Asteazkena 20:00etan
Levante-Reala: Partida garrantzitsua Montanierrentzat
ERREDAKZIOA
Asier Illarramendik ezin izango du Levanteren aurka jokatu belaunean min hartuta dagoelako.
Philippe Montanierrentzat garrantzi handiko astea da honakoa: Levante bisitatuko du asteazkenean eta ondorengo jardunaldian Real Madril hartuko du Realak Anoetan. Urria ez da batere ona izaten ari entrenatzaile txuri-urdinarentzat.
Donostiarrek hiru neurketa galdu dituzte jarraian eta joan den astean Getaferen aurka berdindu dute etxean. Zaletuen artean egonezina sortu da eta emaitzak eskatzen dituzte. Harmailak txistuarekin agurtu dituzte jokalari txuri-urdinak lehenengoz denboraldi honetan.
Asier Illarramendi baja da eta taldean ez du inork baloiaren kontrola bere gain hartu nahi.
Levanteren aurka hiru puntuak eskuratuz gero egoera baretu egingo zen, baina Levante talde gogorra izango da. Valentziarrak lider dira momentu honetan sailkapenean eta indartsu daude. Gainera, Ciudad de Valentziako azken urteetako emaitzak ez dira onak izan. Donostiarrek Lehen Mailan jokatutako neurketa guztiak galdu dituzte. Bigarren Mailan, aldi bakar batean lortu dute Levanteko taldea mendean hartzea, 2008-2009. denboraldian, 0-2 emaitzarekin.