Itxi

Reala

BBVA Liga

Labaka: 'Oso berezia da Realaren kontra jokatzea'

Erredakzioa

Realeko jokalari ohia "bihotzeko taldearen" aurka arituko da igandean Teresa Rivero futbol zelaian.

  • Mikel Labaka. Argazkia: EFE

    Mikel Labaka. Argazkia: EFE

Mikel Labaka Rayo Vallecanoko atzelariak aitortu duenez, igandean Realaren kontra jokatuko duen partida “berezia” izango da. “Hau kirola da eta irabaztea espero dut, Rayo Vallecanoko jokalaria naizelako, baina aparteko partida izango da niretzat, 15 urtean egon naizelako han”.

"Aurten Reala oso talde bizia da, ondo landuta dago, jende gaztearekin, eta, haientzat zoritxarrez, hasieran lortutako emaitza onek ez dute jarraitu", adierazi du Azpeitiko jokalariak.

Litekeena da orain Rayo Vallecanon jokatzen duen jokalaria hamaikakora itzultzea, bere postuan jokatzen duen beste jokalaria, Alejandro Arribas, minduta baitago.