Itxi

Reala

Partida garrantzitsua

Rayo-Reala: Bolada txarra atzean utzi behar dute txuri-urdinek

Erredakzioa

Sailkapeneko azkenengo postuetatik ihes egiteko hiru puntuak eskuratu beharko ditu Realak. Ramirez, Zurutuza eta Illarramendi deialdian sartu ditu Philippe Montanierrek.

  • Montanier. Argazkia: EFE

    Montanier. Argazkia: EFE

Uste baino partida garrantzitsuagoa bilakatu da Vallecaseko norgehiagoka Donostiako taldearentzat. Jaitsiera postuetan jarriko lirateke Reala porrot batekin. Gipuzkoako taldeak BBVA Ligan daramatzan bi urteetan ez ditu ezagutu jaitsiera postuak eta txuri-urdinei urduritasuna somatzen hasi zaie. Hori dela eta denboraldiko partidarik garrantzitsuenetarikoa jokatuko dute Montanierren mutilek Rayoren aurka.

Donostiako taldeak bolada txarra ahaztu nahi dute eta etxetik klanpoko garaipena egokia izango litzateke sailkapenean aurrerapausoa emateko. Entrenatzaile frantziarrak Illarramendi, Zurutuza eta Ramírez sartu ditu deialdian eta Zubikarai, Cadamuro eta Pardo etxean gelditu dira.

Rayok hiru baja garrantzitus ditu Realaren aurka jokatzeko. Tamudo, Arribas eta Botelho ez dira deialdian sartu eta Madrileko taldeak aldaketa ugari aurkeztuko ditu hasierako hamaikakoan. Gainera, Sandoval entrenatzaileak haramailetik ikusi beharko du norgehiagoka pasa den jardunaldian zigorra jaso baitzuen.

Raul Tamudo ez da bere talde ohiaren aurka arituko baina Mikel Labakak jokatzeko aukerak ditu.






Ustezko hamaikakoak:

Rayo: Cobeño; Tito, Labaka, Jordi, Casado; Movilla, Javi Fuego; Michu, Piti, Lass; eta Koke.

Reala: Bravo; Carlos Martinez, Demidov, Iñigo Martinez, De la Bella; Mariga, Zurutuza, Illarramendi, Xabi Prieto, Vela; eta Griezmann.