Publizitatea
Itxi

2020/12/22

21:44

Reala

0-2

Realak hirugarren porrota jarraian jaso du, Atletico Madrilen aurka galduta

A. B. | EITB Media

Talde txuri-urdinak 0-2ko emaitzarekin galdu du Santander Ligako liderraren kontra jokatu duen 15. jardunaldiko partida.

0
Real Sociedad – Atletico Madril partidako laburpena eta gol guztiak
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Realak galdu egin du Atletico Madrilen aurka (0-2) jokatu duen Santander Ligako 15. jardunaldiko partida. Talde txuri-urdinak sei partida jarraian daramatza garaipena lortu gabe, eta porrota jaso du Ligan jokatu dituen azken hiru neurketetan.

Abagune gutxikoa izan da lehen zatia. Bi taldeek defentsan lan ona egin dute, eta hegaletik egindako erdiraketen eta area kanpoko jaurtiketen bidez saiatu dira aurkariaren atea zulatzen, baina asko kosta zaie gol-aukera argiak sortzea. Realaren erasoko jokaldi arriskutsuena 21. minutuan iritsi da, Merinok kanpora bota duen erremate baten bidez, Minutu bat beranduago, Remiro atezainak aurrea hartu dio Luis Suarezi eta Atletico Madrileko aurrelariak ezin izan du errematea egin.

Bigarren zatiaren hasieran, 48. minutuan, Atletico Madrilek gola sartu du; Carrascok erdiratu, eta Mario Hermosok 0-1ekoa egin du. Realeko jokalariak ez dira ondo ibili estrategia jokaldia defendatzeko garaian, eta markagailuan aurrea hartu du talde koltxoneroak.

Maldan gora jarri zaio partida Realari, eta Atletico Madril nagusi izan da gola sartu ostean. Carrascok bigarren gola sartzeko aukera izan du 53. minutuan, baina jaurtiketa kanpora bota du. Talde txuri-urdina ezinean ibili da, eta ez da gai izan aurkaria zailtasunetan jartzeko. Simeonek zuzentzen duen taldeak kontrolpean izan du neurketa, eta Marcos Llorentek 74. minutuan sartu duen golak (0-2) erabakita utzi du norgehiagoka.

Partidaren azken txanpan, Merquelanzen falta jaurtiketa kanpora joan da gutxigatik, Atletico Madrilek ondo eutsi dio bi goleko abantailari, eta talde txuri-urdinak porrota jaso du.

Fitxa teknikoa:

0 - Reala: Remiro; Gorosabel (Aritz, 75. min), Zubeldia, Le Normand, Monreal; Zubimendi, Merino, Silva (Roberto Lopez, 75. min); Portu (Bautista, 75. min), Willian Jose (Isak, min. 66)y Barrenetxea (Merquelanz, min. 66).

2 - Atletico Madril: Oblak; Trippier, Savic, Hermoso, Felipe; Carrasco (Lodi, min. 87), Llorente, Koke, Lemar (Kondogbia, min. 72); Correa (Saúl min. 59) y Luis Suárez (Costa, min. 87).

Golak: 0-1, 49. min: Hermoso. 0-2, 73. min: Marcos Llorente.

Epailea: Cuadra Fernandez. Txartel horiak atera dizkie Le Normand, Zubeldia, Aritz eta Isak Realeko jokalariei, baita Savic, Hermoso eta Saul Atletico Madrileko futbolariei.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;