Itxi

Reala

Ofizial egin dute

Willian Jose Wolverhampton taldera doa utzita, eta ingelesekin fitxatzeko aukerarekin

L.E.A. | EITB MEDIA

Imanolek ez zuen ostiralean aurrelaria Betisen aurka jokatzeko deialdian sartu, Ingalaterrara utzita joateko negoziazioak "oso aurreratuta" zeudelako.

  • Willian Joseri agur esateko Realak ateratako irudia

    Willian Joseri agur esateko Realak ateratako irudia. Iturria: @RealSociedadEUS.

Willian Jose Realeko aurrelariak Wolverhampton Wanders talde ingelesean jokatuko du denboraldia amaitu arte. Brasildarra utzita doa Ingalaterrara, eta Wolverhamptonek jokalaria erosteko aukera izango du.

Realak operazioaren berri eman du ohar labur baten bidez. Bertan Willian Jose "Wolverhampton taldean utzita 2021eko ekainaren 30era arte jokatzeko akordioa" egin dutela esaten dute. "Klub ingelesak jokalaria erosteko aukera izango du", esaten dute bukaeran.

Imanolek ez zuen ostiralean Willian Jose Betisen aurkako partidarako deialdian sartu, utzita joateko negoziazioak “oso aurreratuta” zeudelako.

Entrenatzaileak konfirmatu egin zuen ez zuela jokalaria erabiliko. Egun batzuk lehenago, asteazkenean, aurrelariak bere azken partida jokatu zuen donostiarrekin, Kordobaren aurka, Errege Kopako kanporaketan. Willian Josek Realari final-zortzirenetako sailkapena eman zioten bi golak egin zituen.

Carlos Fernandez

Horrekin batera, Imanolek konfirmatu egin zuen Carlos Fernandez Sevilla taldeko aurrelaria ekartzeko negoziazioak ere ondo bideratuta daudela.