Itxi

Reala

Ebakuntza egingo diote

Reala: Illarramendi baja izango da datozen bi hilabeteetan

Erredakzioa

Erdilariak min hartu zuen ezker hankako belaunean Anoetan jokatu zuten Rayo Vallecanoren aurkako partidan. Ebakuntza egingo diote asteazken honetan.

  • Illarramendi Muniainekin lehian Reala-Athletic euskal derbian. Argazkia: EFE

Asier Illarramendi Realeko jokalariak min hartu zuen igandean Realak eta Rayo Vallecanok Anoetan jokatu zuten partidan. Ezker hankako belaunean du lesioa eta ebakuntza egingo diote asteazken honetan Gipuzkoako Poliklinikan eta Martinez Renobales medikuaren esku egongo da ebakuntza.

Operazioa nola ateratzen den ikusi behar den arren, Illarramendi baja izango da bi edo hiru hilabeterako.