Publizitatea
Itxi

2021/02/06

18:11

Reala

Realaren aurkaria

"Jadanik bagaude Donostia politan!", Cadizen agurra, euskaraz, Donostiara iristean

EITB MEDIA

Bilbora eta Eibarrera egindako bisitetan bezala, andaluziarrek euskaraz agurtu dituzte zaleak sare sozialetan zabaldutako mezu baten bidez.

  • Cadiz taldeko jokalariak, LaLigako partida batean

    Cadiz taldeko jokalariak, LaLigako partida batean. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Realak eta Cadizek igandean jokatuko dute Reale Arenan 14:00etatik aurrera, eta andaluziarrek, Euskal Herrira etorri diren beste batzuetan bezala, euskarazko mezua bota dute sare sozialetan gurera iritsi eta berehala.

"Jadanik bagaude Donostia politan! Nahiz eta euria egin, Euskadi bisitatzea beti plazer handia da", iragarri du Twitterren Alvaro Cerverak zuzentzen duen taldeak.

Halaber, andaluziarrek igandeko partidak duen garrantzia azpimarratu dute: "Bihar 14:00etan Reale Arenan partidu galanta daukagu".

Realean mezua irakurri eta berehala erantzun dute, euskaraz ere, andaluziarrei ongietorria emateko: “Ongi etorri Donostiara Cadiz!! Bihar neurketa handia izango dugu Reale Arenan. Goza dezagun!”, izan da txuri-urdinen erantzuna.

Horrela, Cadizek Bilbora eta Eibarrera etorri zenean egindako gauza bera egin du, orduan publikatutako mezuen oso antzekoa idatziz.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;