Itxi

Reala

Reala, txapeldun!

Bidali Reala zoriontzeko zure bideoak!

EITB MEDIA

Jasotako bideoak gaur gaueko "Geurea bai edo bai, Reala txapeldun!" saio berezian eskainiko ditugu.

  • Reala, 2020ko Errege Kopako Txapeldun

    Reala, 2020ko Errege Kopako Txapeldun. Irudia: EITB MEDIA.

Reala zoriondu nahi duzu apirilaren 3an Athleticen aurkako finalean Errege Kopa irabazteagatik eta zure bideoa telebistan ikusi? EITBk ekimen berezia jarri du martxan Realeko zale guztiak Kopako garaipenaz gozatzen jarraitu eta poztasuna taldearekin eta gainerako zaleekin partekatu ahal izateko.

Zure bideoa guri helarazteko, sartu hemen eta jarraitu argibideei. Bideoek, gehienez, 30 segundoko iraupena izan beharko dute, ezin da 14 urtetik beherakorik agertu eta ezin dute mezu iraingarririk izan. Jasotzen ditugun bideo guztiak gure atarian ikusgai izango dira eta ETB2n 22:15ean hasiko den "Geurea bai edo bai, Reala Txapeldun!" saio berezian emitituko dira.

Bideoak bidaltzen dituzten pertsonen artean,Realaren hiru kamiseta zozkatuko ditugu, jokalariek sinatuta, eta beste hamar kamiseta, txuri-urdinen garaipena ospatzeko beren-beregi egindakoak. Hauek eitbdendan ere eros daitezke.

Julian Iantzik aurkeztuta, "Geurea bai edo bai, Reala txapeldun!" bi orduko saioa izango da, eta egunean zehar Zubietan eta Reale Arenan egindako elkarrizketak bilduko ditu; Imanol Alguacil entrenatzailea, Jokin Aperribay presidentea, Roberto Olabe zuzendari teknikoa eta Asier Illarramendi eta Mikel Merino jokalariak agertuko dira bertan. Finala bertatik bertara ikusi zuten kazetarien agurrak eta adierazpenak, pertsona ezagunenak, jokalari ohi historikoenak, omendutako osasun-langileena eta, nola ez, Realeko zaleenak ere bilduko ditu.