Itxi

Reala

Reala, txapeldun!

Baditugu Reala zoriontzeko bideoen zozketako irabazleak

EITB MEDIA

Zale txuri-urdinek bidalitako zorion-mezuen artean jokalariek sinatutako hiru elastiko eta 'Geurea bai edo bai' lelodun 10 kamiseta berezi zozkatu ditugu.

  • Realaren kamiseta 'Geurea Bai edo Bai'

    Realaren kamiseta 'Geurea Bai edo Bai'. Argazkia: EITB Media

Realak irabazitako Kopako txapelketaren harira, zaleek talde txuri-urdina bideo bidez zoriontzeko parada izan dute EITBk martxan jarritako Reala, txapeldun ekimenaren bidez. Gainera, bideo horietako hainbat Geurea bai edo bai, Reala Txapeldun! saio berezian ikusi ahal izan ziren joan zen ostiralean

Bideoak bidali dituzten pertsonen artean, Realaren hiru kamiseta zozkatu ditugu, jokalariek sinatutakoak. Horrez gain, txuri-urdinen garaipena ospatzeko beren-beregi egindako beste hamar kamiseta ere banatu ditugu, Geurea bai edo bai lelodunak. Hauek eitbdendan ere eros daitezke.

Hona hemen kamiseten irabazleen zerrenda:

Jokalariek sinatutako Realaren elastikoaren irabazleak:

Ainhoa Ledo (Soraluze)
Joseba Alkorta (Santurtzi)
Asier Zabala (Donostia)

Geurea bai edo bai kamiseten irabazleak:

Ignacio Crehuet (Ordizia)
Jesus Ferrero (Errenteria)
Estibaliz Lizasoain (Elizondo)
Ion Cano (Polop, Valentzia)
Candelaria Payán (Sevilla)
Luis Rubio (Donostia)
Andoni Madariaga (Zumarraga)
Itsaso Alonso (Cabezon de la Sal)
Edurne Egurcegui (Donostia)
Maider Goikoetxea (Tolosa)

Eskerrik asko ekimenean parte hartu zuten guztiei eta zorionak irabazleei.