Publizitatea
Itxi

2021/04/13

21:30

Reala

Gerrialdeko lesioa

Mikel Merinok agur esan dio denboraldiari

A. B. | EITB Media

Gerrialdeko "L4" ornoa hautsita du, eta ezingo du Ligako azken zortzi jardunaldietan parte hartu.

  • Mikel Merino

    Mikel Merino, Realeko jokalaria. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Mikel Merinok agur esan dio denboraldiari, gerrialdeko lesio baten ondorioz. Realak larunbat arratsaldean eman zuen Merinoren lesioaren berri, gerrialdeko "L4" ornoa hautsita duela jakinarazita.

Realaren mediku-txostenak honakoa adierazi zuen: "Mikel Merinok gerrialdeko mina du, L4 ornoko eskuineko pedikuluan duen estres haustura baten ondorioz". Nafarroako jokalariak asteak beharko ditu sendatzeko eta Liga amaitzeko sei aste gelditzen direla kontuan izanda, ez du gehiago jokatuko denboraldi honetan.

Athleticen aurkako Errege Kopako finala izan zen Merinok Realarekin jokatu zuen azken partida. Finalean, baloia berreskuratu, pase ona eman zion Isaki, suediarrak Porturi baloia eman eta Iñigo Martinezek penaltia egin zion azken honi. Oyarzabalek gola sartu, eta Errege Kopako txapelduna izan zen Reala. Merinoren eragina nabarmena izan zen finalean. Titulua lortzeko gakoetako bat izan zen, baina Ligako azken zortzi jardunaldietan ezin izango dio Realari lagundu Europa Ligako postuetan sartzeko helburua lortzen.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;