Itxi

Reala

Europa Liga

Realak multzoko lidergoa eskuratu nahi du Monakori irabazita

EITB Media

Talde txuri-urdinak ostegunean jokatuko du Reale Arenan Europa Ligako multzoen faseko bigarren jardunaldiko partida, 18:45ean.

  • Reala

    Realeko jokalariak Oyarzabalek Elxi sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

Realak Monako izango du aurkari ostegun honetan Reale Arenan, Europa Ligako multzoen faseko bigarren jardunaldiko partidan. B multzoko lidergoan kokatzea da talde txuri-urdinaren helburua.

Monakoren aurkako norgehiagokarako Imanol Alguacil entrenatzaileak ez ditu jokatzeko prest izango Alexander Isak, Alexander Sorloth, David Silva, Nacho Monreal eta Carlos Fernandez futbolariak. Berri ona da Ander Barrenetxeak lesioa gainditu duela eta deialdian sartu dela. Zaldua, Aritz Elustondo, Portu eta Ander Guevarak hasierako hamaikakoan egoteko aukera asko dituzte. Bestalde, Beñat Turrientes eta Julen Lobete harrobiko jokalariek minutuak izatea espero da.

Bolada onean iritsiko da Monako Rele Arenara. Nico Kovac entrenatzaileak jokatzeko prest izango du Benoit Badiashile, baina zalantzan dago Cesc Fabregas eta Krepin Diatta jokalarien part hartzea.

Ustezko hamaikakoak:

Reala: Remiro; Zaldua, Ariz, Le Normand, Muñoz; Zubimendi, Merino, Guevara, Portu; Oyarzabal eta Januzaj edo Lobete.

Monako: Nübel; Sidibe, Maripan, Badiashile; Matazo, Tchouameni; Martins, Diop, Volland, Ciao Henrique eta Ben Yedder.

Epailea: Sergey Ivanov (Errusia).

Estadioa: Reale Arena.

Ordua: 18:45ean.