Itxi

2021/11/23

11:40

Reala

Europa Liga

Realak partida garrantzitsua du Monakon

EITB Media

Talde txuri-urdinak garaipena lortzen badu multzoko lidergoan jarriko litzateke. Neurketa ostegunean jokatuko da gaueko 21:00etan.

  • Mikel Oyarzabal, jokatzeko prest. Argazkia: EFE

    Mikel Oyarzabal, jokatzeko prest. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Ostegun honetan Europa Ligako bosgarren jardunaldia jokatuko da eta dagoeneko hiru taldek dute hurrengo kanporaketarako txartela poltsikoan, hots, Lyon, Eintracht Francfort eta West Ham.

Beste zortzi talde jardunaldi honetan bertan sailkatzeko aukera asko dituzte, hau da, Monako, Napoles, Olinpiakos, Galatasaray,  Lazio, Braga, Bayer Leverkusen eta Dinamo Zagreb.

Realak garaipena lortzen badu eta PSVk galdu, sailkapena lortuko luke talde txuri-urdinak. Halere, hiru puntuak lortuz gero, eta nahiz eta holandarrek irabazi, Reale Arenan jokatu behar den Reala-PSV neurketan jokatuko litzateke azken plaza.

Europa Ligako 5. jardunaldiko egitaraua

Azaroak 24, asteazkena

C multzoa

Spartak Mosku  – Napoles (ITA) (Spartak, Mosku; 16:30ean)

Azaroak 25, osteguna

Arratsaldeko 18:45ean:

E multzoa

Lokomotiv Moscku – Lazio (Estadio Lokomotiv, Mosku)

Galatasaray – Marsella (Ali Sami Yen Spor Kompleksi, Istanbul)

F multzoa

Izar Gorria – Ludogorets (Stadion Rajko Mitic, Belgrado)

Midtjylland – Braga (Arena Herning, Herning)

G multzoa

Betis – Ferencvaros (Benito Villamarin, Sevilla)

Bayer Leverkusen – Celtic (BayArena, Leverkusen)

H multzoa

Rapid Viena – West Ham (Weststadion, Viena)

Dinamo Zagreb – Genk (Stadioin Maksimir, Zagreb)

Gaueko 21:00etan:

A multzoa

Brondby – Lyon (Brondby Stadion)

Rangers – Sparta Praga (Ibrox Stadium, Glasgow)

B multzoa

PSV Eindhoven – Sturm Graz (Phillips Stadium, Eindhoven)

Monako – Real Sociedad (Luis II futbol-zelaia, Monako)

C multzoa

Leicester – Legia Varsovia (King Power Stadium, Leicester)

D multzoa

Olinpiakos – Fenerbahce (Georgios Karaiskakis, El Pireo)

Eintracht Francfort - Amberes (Deutsche Bank Park, Francfort)

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;