Itxi

2021/12/15

21:29

Reala

0-3

Realak aurrera egin du Errege Kopan, Zamorari irabazita

EITB Media

Talde txuri-urdinak 0-3ko emaitzarekin lortu du garaipena Zamoran jokatu duen Kopako bigarren kanporaketako partidan.

Zamora - Reala
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Realak irabazi egin du Zamoraren aurka (0-3) asteazken honetan jokatu duen Errege Kopako bigarren kanporaketako partida, eta aurrera egin du txapelketan. Final-hamaseirenetako zozketa ostiralean egingo da.

Norgehiagokaren lehen zatian ez da ia abagunerik egon. Realak gola sartzeko aukera bakarra izan du, baina Villanueva atezainak gola eragotzi du Gorosabelen errematea desbideratuta. Zamoraren abagunea 39. minutuan iritsi da, Ramosek gutxigatik kanpora bota duen falta baten bidez.

Ondo ekin dio bigarren zatiari Realak, eta Guridik gola sartu du (0-1) 47. minutuan. Talde txuri-urdinak kornerra atera, Le Normandek baloia jo, eta Guridik sare barrura bidali du.

Gola egin ostean, nagusi izan da Gipuzkoako taldea, eta abagune argiak sortu ditu. Txuri-urdinek lana eman diote gelditu onak egin dituen Villanueva atezainari. Sorlothek ere alferrik galdu du gola sartzeko aukera argia. Zamora ezinean ibili da, baina gertu izan du berdinketa; 67. minutuan, etxeko taldeak kornerra atera eta Astrayk zutoinera bidali du errematea. Lau minutu geroago, ordea, Turrientesek 0-2koa jarri du markagailuan, aldaratzea jaso eta Villanueva gaindituta.

Realaren bigarren golak erabakita utzi du norgehiagoka, eta Oyarzabalek txuri-urdinen garaipena biribildu du 93. minutuan, gola sartuta (0-3).

Fitxa teknikoa:

0- Zamora CF: Villanueva, Espejo, Campos (Piña, 55. min), Dani Hernández, Ramos (Baque, 62. min), Garay, Dieguito (Vieites, 46. min), Herrera (Coscia, 73. min), Luque (Jorge Fernandez, 55. min), Astray, Baselga.

3- Reala: Ryan, Illarra, Januzaj (Turrientes, 53. min), Guridi, Rico, Guevara, Gorosabel, Sorloth (Portu, 82. min), Le Normand (Aritz, 77. min), Pachero, Djouahra (Oyarzabal, 45. min).

Golak: 0-1, Guridi, 47. min. 0-2, Turrientes, 70. min. 0-3, Oyarzabal, 90. min.

Epailea: Pizarro Gomez. Txartel horia atera dio Ramosi.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;