Itxi

Reala

Fitxaketa

Rafinha Donostian da jada

EITB Media

Gaur pasatu du osasun azterketa eta asteartean ekingo dio taldekide berriekin entrenatzeari Zubietan.

  • Rafinha, PSGko elastikoarekin.

    Rafinha, PSGko elastikoarekin.

Rafinha Alcantara erdilariak Realean jokatuko du, talde txuri-urdinak eta PSGk akordioa itxi eta gero, Europa Pressek gaur iragarri duen bezala.

Gaur pasatu du osasun azterketa -poliklinikara Erik Bretosekin eta Roberto Olaberekin heldu da- eta asteartean ekingo dio taldekide berriekin entrenatzeari Zubietan.

Bartzelonako jokalari ohia Santander Ligara bueltatuko da, Parisko taldean urtebete bakarrik egon eta gero.

"Oso jokalari heldua da, Reala oso ondo ezagutzen du eta ilusio handia duena gurekin jokatzeko eta gure helburuak lortzen laguntzeko", adierazi du Jokin Aperribay Realaren presidenteak Diario Vasco egunkarian.

Egun, Reala seigarren da Santander Ligako sailkapenean; azken bost jardunaldietan lau partida galdu eta berdinketa bat erdietsi dute txuri-urdinek. Emaitza txarren bola hori Merino, David Silva eta Oyarzabal jokalari garrantzitsuen bajekin batera etorri da, beraz, Rafinharen fitxaketa zelai erdia indartzeko izango da.

KIROL-IBILBIDEA

Bartzelona B (2011-13)

Bartzelona (2013-20)

Vigoko Celta (2013-14)

Inter Milan (2018)

Vigoko Celta (2019-20)

Paris Saint Germain (2020-21)