Itxi

Reala

LESIOA

Ebakuntza egin beharko diote Barrenetxeari giharretako haustura sendatzeko

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Realeko medikuek hasiera batean ez zekiten tratamendu kontserbadore baten alde egingo zuten edota ebakuntzaren aukera hobetsiko zuten, eta, azkenerako, bigarren hori hautatzea erabaki dute.

  • Ander Barrenetxe gol bat ospatzen joan zen denboraldiko neurketa batean

    Ander Barrenetxe gol bat ospatzen joan zen denboraldiko neurketa batean. Artxiboko argazkia: EFE

Ander Barrenetxea Realeko aurrelaria larri lesionatu zen igandean, Mendizorrotzan, Alavesen aurkako partidan (1-1), eta ebakuntza egin beharko diote Finlandiako ospitale batean, daukan giharretako haustura sendatzeko xedearekin. Ondorioz, zalantzan dago denboraldiaren bigarren zatian lehiatzeko moduan izango den.

Realeko medikuek hasiera batean ez zekiten prozedura kontserbadore baten alde egingo zuten edota ebakuntzaren aukera hobetsiko zuten, eta, azkenerako, bigarren hori hautatzea erabaki dute.

Klubak, ohi bezala, ez du aurreratu sendatze-prozesuak zenbat iraungo duen, baina Imanol Alguacilek iragarri zuenez, denbora asko eman beharko du jokalaria zelairatzeko paradarik izan gabe. Hala, orain, ebakuntzaren aukera baieztatu ondoren, sendatze-epeak hilabeteetan neurtu beharko dira.

Ebakuntza urtarrilaren 11n egingo dio Lasse Lempainen medikuak, Finlandiako Turku herriko Mehilainen ospitalean. 2020an Ousmane Dembele Bartzelonako jokalariari ebakuntza egin zion mediku bera da.

Barrenetxeak urtarrilaren 12an edo 13an jasoko du ospitaleko senda-agiria.