Itxi

Reala

2022ko Errege Kopa

Betisek ia 20 urte darama Donostian irabazi gabe

EITB Media

Anoetan lortutako azken garaipena 2003/04 denboraldian izan zen; andaluziarrek 0-4 irabazi zuten Joaquinen bi golekin.

  • Betis - Real Sociedad partidaren irudia

    Betis - Real Sociedad partidaren irudia

Ostegun honetan Realak eta Betisek 2022ko Errege Kopako final-laurdenetako partida jokatuko dute Donostiako Reale Arena futbol-zelaian.

Bertan 56 partida jokatu dituzte guztira eta Betisek 34 (% 60a) partida galdu, 15 (% 27a) berdindu eta 7 (% 13a) garaipen ditu.

Talde andaluziarrak lortu duen azken garaipena Donostian 2003. urtean izan zen; 0-4 irabazi zuten Capi, Juanito eta Joaquinen bi golekin.

Betisen bolada onena 90. hamarkadan heldu zen: 94/95. denboraldian 0-1 irabazi zuen Ureñaren gol batekin, 96/97.ean 0-1 ere -Josete golegile- eta 97/98.ean Kopako final-zortzirenetako partida jokatu eta 0-2 galdu zuen Realak (Finidi eta Ivan Perez).