Reala
Martxoaren 4ko derbian
Realak salaketa gauzatu du San Mameseko istiluengatik
Erredakzioa
Zelaiko segurtasunaz arduratzen zen enpresako langile batzuk zale txuri-urdinak jo omen zituzten euskal derbiaren amaieran. Klub gipuzkoarrak salaketarekin aurrera jarraituko du.
-
Cadamuro eta Javi Martinez martxoaren 4an San Mamesen jokatu zen derbian. Argazkia: EFE
Realak ohar honen bitartez jakinarazi du salaketarekin aurrera jarraituko duela bere zaleak babeste asmoz:
Realak gaur 2012ko martxoaren 4ean San Mamesen jokatutako Athletic Club taldearen aurkako partidaren amaieran Realaren zaleen kontrako Prosegur pertsonen portaeraren arduradun gertatzen direnen aurkako salaketa gauzatu du.
Hemendik aurrera salaketak izapide prozesala jarraitzea espero da.