Itxi

Reala

Akordioa

Mikel Gonzalezek 2017. urtera arte luzatu du kontratua

Erredakzioa

2013an amaitu behar zitzaion kontratua Arrasateko jokalariari. Lortutako akordioarekin "oso pozik" dagoela adierazi du.

  • Mikel Gonzalezen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Mikel Gonzalezen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Mikel Gonzalezek lau urtez luzatu du Realarekin zuen kontratua. 2013an amaitu behar zitzaion kontratua Arrasateko jokalariari, baina 2017ra arte luzatu da. Asteazken eguerdian sinatu du kontratu berria Jokin Aperribay presidentearen aurrean. Gonzalezek "oso pozik" dagoela adierazi du.

Zurutuza, Xabi Prieto, Agirretxe eta Elustondo etxeko jokalariek hartutako bideari jarraituta, Mikel Gonzalez ere txuri-urdina izango da luzaroan.