Itxi

Reala

Primera eta Reto Iberdrola

Reala-Alaves, Reale Arenan eta Osasuna-Espanyol, Sadarren

EITB MEDIA

Neurketak apirilaren 15ean jokatuko dira, eguerdiko 12:00etan. Txuri-urdinek ligako azken partida jokatuko dute. Nafarroako taldeak Primera Iberdrolara igotzeko aukera du.

  • Reala, Rayoren aurkako partidaren ostean. Argazkia: EITB MEDIA

    Reala, Rayoren aurkako partidaren ostean. Argazkia: EITB MEDIA

Realeko emakumezkoen taldeak Reale Arenan jokatuko du ligako azken partida. Alavesen aurkako derbia igandean, hilak 15, jokatuko da 12:00etan. Denboraldiari amaiera emango dio Natalia Arroyoren taldeak, eta jarraitzaileekin ospatu ahal izango dute Txapeldunen Ligarako sailkatzea. Europarako txartela lehen aldiz lortu dute txuri-urdinek.

Realeko bazkideak Realeko txartelarekin sartu ahal izango dira. Gainera, bazkide bakoitzak gonbidapen bat izango du. Aste honen amaieran jakingo da gonbidapen horiek jasotzeko ordutegia. Gaur arratsaldetik aurrera online salmenta aktibatuko da sarrerak erosteko.

Osasunak, berriz, Espanyolen bisita jasoko du Sadarren, egun eta ordu berean. Reto Iberdrola mailan berdinduta dauden taldeen arteko partida izango da. Sarreren salmenta maiatzaren 4an, 9:30ean, hasiko da.