Itxi

Reala

FITXAKETA

Alejandra Bernabe atzelariak Realean jokatuko du, utzita

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Atletico Madriletik iritsiko da Donostiara, Nuria Rabanok ezker hegalean utzitako hutsunea betetzeko.

  • Alejandra Bernabé

    Alejandra Bernabé. Argazkia: Real Sociedad

Realak eta Atletico Madrilek akordioa lortu dute Alejandra Bernabek utzita joka dezan datorren denboraldian talde txuri-urdinean.

20 urteko jokalaria ezker hegaleko atzelari gisa moldatzen da, eta aurreko denboraldian Eibarren jokatu zuen, eta Bartzelonak fitxatutako Nuria Rabanok utzitako hutsunea betetzeko asmoz helduko da Donostiara.

Bernabe anbizio handiko jokalari "zorrotz" gisa definitu du bere burua, eta pozik agertu da "Realaren gisako talde garrantzitsu batek" berarengan pentsatu duen, eta konfiantza hori "dena emanez itzultzea" espero du.