Itxi

Reala

Europa Liga

Reala, ilusioz gainezka Old Traforden Manchester Uniteden aurka jokatuko duen partidarako

EITB Media

Talde txuri-urdinak ondo ekin nahi dio Europa Ligari. Unitedi bisita egingo dio ostegun honetan, 21:00etan, txapelketako multzoen faseko lehen jardunaldiko norgehiagokan.

  • Reala

    Realaren azken entrenamendua Uniteden partidaren aurretik. Argazkia: EFE

Realak Manchester Uniteden aurka jokatuko du ostegun honetan (irailak 8) Europa Ligako multzoen faseko lehen jardunaldiko partida, 21:00etan, Old Trafforden. Txapelketari ondo ekin nahi dio Gipuzkoako taldeak.

Robin Le Normanden baja garrantzitsua izango du Realak neurketa honetarako, eta, horrek defentsako lerroan aldaketak egitera behartuko du Imanol Alguacil entrenatzailea. Jokalari frantziarrak min hartu zuen asteartean eta ezingo du jokatu. Baja dira baita min hartuta dauden Mikel Oyarzabal, Carlos Fernandez eta Diego Rico. Aurrelarien bikotea Sadiqek eta Chok osatuko dute, eta Unitedeko defentsei gauzak oso zail jartzen saiatuko dira.

Manchester Unitedek gaizki ekin dion denboraldiari, baina garaipenak lortzen hasi eta egoerari buelta eman dio Premier Lueague Ingalaterrako ligan. Cristiano Ronaldok ez du hasieratik jokatu Erik Ten Hag entrenatzaileak taldea zuzentzeko ardura hartu duenetik, baina Herbeheretako teknikariak argitu du aurrelari portugaldarra hasieratik jokatzeko prest dagoela jada. Gainera, Unitedek Casemiro eta Antony fitxatuta taldea sendotu du, nahiz eta badituen kalitate eta izen handiko jokalariak; De Gea, Varane, Bruno Fernandes, Rashford, Sancho eta Elanga, besteak beste.

Ustezko hamaikakoak:

Manchester United: Dubravka; Shaw, Maguire, Lindelof, Dalot; Casemiro, Fred, Fernandes; Elanga, Sancho eta Cristiano Ronaldo.

Reala: Remiro; Gorosabel, Zubeldia, Aritz, Muñoz; Zubimendi, Merino, Silva, Brais Mendez; Cho eta Sadiq.

Epailea: Marco di Bello (Italia).

Estadioa: Old Trafford.

Ordua: 21:00etan.