Reala
LESIOA
Igor Zubeldiak lesioa du ezkerreko bizeps femoralean
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Lesionatuta erretiratu da entrenamendu saiotik. Itxura guztien arabera, ez da igandean Gironaren aurka jokatzeko prest egongo.
-
Zubeldia iazko partida batean. Argazkia: EFE
Igor Zubeldia Realeko atzelariak, klubak jakitera eman duenez, lesioa du "ezkerreko bizeps femoralean".
Nahiz eta oharrean ez diren epe zehatzak ematen, badirudi igandean Gironaren aurka jokatzea ia erabat baztertuta dagoela.
Erakunde txuri-urdinaren oharraren arabera, azkoitiarra fisioterapia eta lan pertsonalizatuaren bidez tratatuko dute, eta normaltasunera itzultzea lesioaren ezaugarrien eta bilakaeraren araberakoa izango da.
Zubeldiaz gain, Mohamed-Ali Cho, Mikel Oyarzabal, Ander Barrenetxea, Robin Le Normand eta Umar Sadiq daude lesionatuta.
Baja honen ondorioz, Imanol Alguacilek Gironan bi atzelari besterik ez du izango, Aritz Elustondo eta Jon Pacheco, nahiz eta astearte honetako entrenamenduan Urko Gonzalez de Zaratek parte hartu duen.