Reala
Lesioa
Aritz Elustondok zaintiratua du eskuin orkatilan
EITB MEDIA
Beasaindar atzelariak igandean izan zuen lesioa, Santiago Bernabeu zelaian, Realak Real Madrilen aurka jokatutako partidako jokaldi batean. Klubak ez du zehaztu jokalaria noiz arte izan litekeen baja.
-
Aritz Elustondo igandeko partidan lesionatu zen Madrilen. Argazkia: EFE.
Aritz Elustondo Realeko atzelariak zaintiratua du eskuin orkatilan, asteartean Gipuzkoako klubak jakitera eman duenez. Beasaindar atzelariak igandean izan zuen lesioa, Santiago Bernabeu zelaian, Realak Real Madrilen aurka jokatutako partidako jokaldi batean (partida 0-0 amaitu zen); klubak ez du zehaztu jokalaria noiz arte izan litekeen baja.
Hala, Realak emandako informazioaren arabera, "egindako irudi probetan" ikusi dute Aritz Elustondori "eskuin orkatila bihurritu" egin zitzaiola: "Fisioterapia bidez hasi da tratamendua; ohiko jarduerara itzultzea lesioaren ezaugarrien eta prozesuaren bilakaeraren araberakoa izango da".
Lesioa igandeko partidako 66. minutuan jazo zen. Realeko atzelariak Real Madrileko Camavinga jokalariari baloia lapurtu nahi izan zion, eta, jokaldi hori amaituta, ezin izan zuen berdegunean jarraitu, eta eskuin hanka lurrean jarri ahal izan gabe utzi zuen futbol zelaia.