Itxi

Reala

Mediku-agiria

Ander Barrenetxeak bihurritua du eskuin orkatillean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Realeko aurrelariak larunbatean hartu zuen min, Sadarren Osasunaren kontra jokatutako norgehiagokan.

  • Ander Barrenetxearen artxiboko irudia

    Ander Barrenetxearen artxiboko irudia

Ander Barrenetxea Realeko jokalariak bihurritua du eskuin orkatillean, klub donostiarrak astelehen honetan jakinarazi duenez. Joan den larunbatean hartu zuen min, adarren Osasunaren kontra jokatutako partidaren hasieran.

Halaber, futbolari gipuzkoarrak fisioterapia bidez errekuperatzeko tratamentua hasi duela gaineratu du Realak, itzulera mailakatua izango dela azpimarratzeaz gain, lesioaren ezaugarrien eta garapenaren arabera.

Barrentxeak larunbateko neurketaren 16. minutuan utzi behar izan zion jokatzeari. Haren ordez, Arsen Zakharyan errusiarra zelairatu zen, eta derbia banako berdinketarekin amaitu zen.