Reala
Ligaren hasiera
Markel Bergara: 'Bartzelonaren aurka orain jokatzea nahiago dut'
Erredakzioa
Reala Bartzelonaren aurkako Ligako lehenengo partida prestatzen ari da, egunero bi entrenamenduekin.
Reala Bartzelonaren aurka estreinatuko da Ligan. Donostiako taldea egunero bi entrenamenduekin prestatzen ari da Ligako lehenengo partida. Markel Bergarak, Realeko jokalariak, Bartzelonaren aurka orain jokatzea nahiago duela esan du, aurkaria egoere fisiko hoberenean ez daudela uste duelako.
“Aurredenboraldirik egin ez duten jokalari internazional asko dute, eta oso onak direla eta euren zelaian are zailagoa dela jakinda, nahiago dut orain jokatzea Liga jokoan dutenean baino”, esan du Bergarak.
Antoine Griezzmannek, bestetik, “baloiaren atzetik” ibiliko direla aitortu du, eta Bartzelonaren aurka noiz jokatu berdin dela esan du. “Partida ona egin nahi dugu, zerbait ateratzeko, eta zaila izango da, baina saiatuko gara”, esan du.
Griezzmannek aurredenboraldian atzean utzi eta Liga hasi nahi du lehenbailehen. Realeko jokalaria ez da entrenatu eta gimnasioan ari da “igandean prest egoteko”.