Itxi

Reala

5-1, Camp Nou estadioan

Realak denboraldiko aurreneko porrot mingarria jaso du

Erredakzioa

Bartzelonak aurreneko zatian erasoan erakustaldia eman du, eta atsedenaldia heldu aurretik Tito Vilanovaren taldea 4-1ekoa lortu du. Bigarren zatian txuri-urdinek ezin izan dute erantzunik eman.

  • Bartzelona-Reala. Argazkia: EFE

    Bartzelona-Reala. Argazkia: EFE

Realak 5-1 galdu du Bartzelonaren aurka denboraldiko aurreneko jardunaldian. Donostiako taldea atsedenladira markagailuan 4-1 atzetik joan da, eta bigarren zatian Montanierren mutielk ezin izan dute egoera irauli. 5-1ekoa David Villak lortu du, neurketako 84. minutuan.

Bartzelonak erasoan gogor sakatu du partidako aurreneko minutuetan, eta Carles Puyolek, erremate indartsu batekin, 1-0ekoa eskuratu du (3. minutua). Griezmannek berdinketaren gola lortzeko abagune ederra izan du, baina txuri-urdinaren saiakera kanpora joan da. Lehenengo zatiko 10. minutuan Chory Castro uruguaitarrak 1-1ekoa jarri du, Realaren jokaldi bikaina bukatuta.

Hala ere Montanierren mutilek sufritzen jarraitu dute, 11. minutuan, Leo Messik 2-1ekoa jarri baitu markagailuan. Argentinako izarrak ere 3-1ekoa lortu du, Claudio Bravo aise gaindituta (15. minutua), eta Tito Vilanovaren taldeak neurketaren kontrola hartu du. Realeko atezain txiletarrak gelditu erabakigarriak egin behar izan ditu, baina 40. minutuan Pedro kanariarrak 4-1ekoa jarri du. Atsedenaldian, partida oso aldapa gora izan du Donostiako taldeak.

Bigarren zatiko aurreneko minutuan Chory Castrok bigarren gola eskuratzeko abagune aparta izna du, baina Realeko jokalariaren jaurtiketa kanpora joan da. Tito Vilanovaren taldeak norgehiagoka erraz kontrolatu du, eta jokaldi ikusgarri baten ostean, Messi bere hirugarren gola lortzeko zorian egon da.

Kataluniako taldeak ez dio Realari jokatzen utzi, eta Philippe Montanierren mutilek ezin izan dute gol aukera argirik sortu. Partidako azkenengo minutuetan abagune argiena Carlos Velak izan du, baina mexikarrak ezin izan du Valdes atezaina gainditu. Neurketako 84. minutuan David Villa asturiarrak 5-1ekoa jarri du Camp Nou estadioko markagailuan, eta Realak denboraldiko aurreneko norgehiagokan porrot gogorra jaso du.

Fitxa teknikoa:

5 - Bartzelona: Valdes, Alves, Mascherano, Puyol (Pique, 51. minutuan), Jordi Alba, Sergio Busquets, Xavi, Cesc (Iniesta, 58. minutuan), Pedro (Villa, 75. minutuan), Messi eta Tello.

1 - Reala: Bravo; Estrada, Ansotegi, Mikel, De la Bella; Markel, Elustondo (Vela, 64. minutuan), Illarramendi (Ros, 77. minutuan); Xabi Prieto, Griezmann eta Chory Castro (José Angel, 78. minutuan).

Golak: 1-0: 4. minutuan, Puyol. 1-1: 9. minutuan, Chory Castro. 2-1: 11. minutuan, Messi. 3-1: 15. minutuan, Messi. 4-1: 41. minutuan, Pedro. 5-1: 84. minutuan, Villa.