Txapeldunen Liga
Final-zortzirenak (joanekoa)
Real Madrilek zuhurtziaz egingo dio aurre Schalkeren aurkako partidari
Erredakzioa
Real Madril neurketa irabazteko faboritoa den arren, Carlo Ancelottiren gizonek badakite zailtasun handiko hitzordua izango dela.
-
Real Madrilen entrenamendua. Argazkia: EFE
Real Madrilek Schalkeri egingo dio bisita asteazken honetan final-zortzirenetako joaneko partidan, Txapeldunen Ligan. Zuhurtziaz egingo dute zuriek, Alemanian jokatutako 25 partidetatik bakarra irabazi baitute.
Talde biek ez dute porrotarik jaso 2014. urtea hasi zenetik, eta, beraz, neurketa zirraragarria izango da. Raul Gonzalez Real Madrileko eta Schalkeko jokalari ohiak izan izango du partida Veltins Arena futbol-zelaitik ikusi, bere taldeak, Al Saadek, Asiako Txapeldunen Ligako norgehiagoka jokatuko baitu.
Real Madril partida irabazteko faboritoa den arren, Carlo Ancelottiren gizonek badakite zailtasun handiko hitzordua izango dela.
Ustezko hamaikakoak:
FC Schalke 04: Fährmann; Höwedes, Matip, Felipe Santana, Kolasinac; Boateng, Neustädter; Farfan, Meyer, Goretzka edo Draxler; Huntelaar.
Real Madril: Casillas; Arbeloa, Pepe, Sergio Ramos, Marcelo; Xabi Alonso, Modric, Di María; Bale, Cristiano Ronaldo eta Benzema.
Epailea: Howard Webb (ING).
Futbol-zelaia: Veltins Arena
Ordua: 20:45.