Txapeldunen Liga
Final-zortzirenak
Bartzelonak krisia aldendu nahi du, Manchester City kanporatuta
Erredakzioa
Kataluniarrak ez daude momenturik onenean, Ligan Valladoliden kontra ezustean galdu ostean. City ere ez dago sasoi betean, bigarren mailako talde batek Kopatik at utzi baitu.
-
Bartzelonako jokalaruak, entrenamendu batean. Efe.
Bartzelonak Espainiako Ligan dituen arazoak alde batera utziko ditu asteazkenean, Txapeldunen Ligan Manchester Cityren aurka jokatzeko (20:45ean). Joaneko partidan ez bezala, ingelesek Sergio 'Kun' Agüero berreskuratu dute. Bartzelona 0 eta 2 gailendu zen Manchesterren jokatutako neurketan.
Kanporaketan abantaila duten arren, Bartzelonak azken norgehiagoketan emandako irudiak zalantza asko sortu ditu: taldea noraezean dabil eta maila txikiagoko aurkarien artean huts egiteko erraztasuna agertu du. Gauzak honela, zaleak kezkatuta daude jokalariek Txapeldunen Ligako momentu erabakigarrienetan izango duten jarreragatik.
City ere ez da bere momenturik onenean, izan ere, bigarren mailako Wigan taldeak Kopatik at utzi du. Ondorioz, asteazkeneko partidak garrantzi berezia du bi taldeentzat: irabazleak lasaitaun handia hartuko du; galtzaileak, aldiz, kolpe latza.
'Tata' Martinoren taldearen kasuan, Europari agur esateak krisi galanta sor dezake. Hil ala biziko partida dute asteazkenekoa, aurkariari oparirik egin ez eta golen bat hartzea saihestu behar dute, horrek urduritasun handia sortuko lukeelako Camp Nou zelaian.
Litekeena da bi taldeek ondorengo hamaikakoak zelairatzea:
Bartzelona: Valdés; Alves, Piqué, Mascherano, Alba; Xavi, Busquets, Iniesta; Alexis, Messi y Neymar.
Manchester City: Hart; Clichy, Lescott, Kompany, Zabaleta; Kolarov, Touré, Fernandinho, Silva; Negredo y Agüero.
Epailea: Stephane Lannoy (Frantzia).
Ordua: 20:45ean
Estadioa: Camp Nou (99.000 ikusle).